ELIZBARRUTIKO HERRIEKIKO ELKARTASUN KEINUA JUBILEU 2025
Aurtengo Garizuman bi jubileu ospatuko dira gure parrokia eta kristau komunitateetan. Alde batetik, Frantzisko Aita Santuak itxaropenean erromes izendatu duen jubileu unibertsala eta, bestetik, Elizbarrutiko Jubileua, Donostiako gure elizbarrutiak 75 urte bete baititu. Zalantzarik gabe, biek pozezko festa merezi dute, baina, aldi berean, pertsona, familia eta herri behartsu eta babesgabeenak gogoratzera gonbidatzen gaituzte.
Horregatik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu gehien behar dutenei, bi proiektu zehatzen bidez:
Ruandan, Kabgayiko elizbarrutian:
Gipuzkoako misiolari historia luzea duten parrokietan bi eliza eraikitzen lagunduko dugu, kristau komunitatearentzat espazio duina eskainiz.
Ekuadorren, Babahoyoko elizbarrutian:
Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera zentro bat babestuko dugu, bere instalazioak berreraikiz eta hornituz arreta hobetzeko.