Hainbat modutan

lagundu dezakezu

Colabora Missio

Misiolariak eta kooperanteak dauden leku kalteberetan bizi diren hainbat pertsonaren bizitza hobetzen lagundu dezakezu.

Ikusi
Colabora con Missio

Orobat, etengabeko konpromisoa har dezakezu, aldizkako kuota baten bidez, eta misio-lankidetzaren jarraitutasuna bermatu horrela.

Ikusi

Zu bezalako jendea behar dugu; pobreziaren eta bidegabekerien kontra borrokatzen lagunduko digun jendea, bere denbora eta ilusioa partekatzeko prest dagoena.

Ikusi

Harpidetu

gure aldizkariak

revista los rios

1949an sortu zen, Elizbarrutiko Misioen esparruko lehenengo misiolari haien gutun gisa.
Misio-arloko sentsibilizazio-tresna da; hainbat lekutatik eta zenbait ikuspegitatik iritsitako esperientziak eta gogoetan eskaintzen ditu, eta pobrezia- eta bidegabekeria-egoerak jasotzen ditu. Halaber, egoera horiei erantzun emateko esperientziak ere biltzen ditu.

HARPIDETU!
revista gesto iglesia

Haurren misio-aldizkaria da Gesto. Betiko aldizkaria, zure gurasoek edo izeba-osabek irakurtzen zutena, baina zuentzat, gaur egungo haurrentzat, berritua.
Ondo pasatzeaz gainera, munduan zer gertatzen den jakiten lagunduko diezue aldizkariak, zuen begiak Jainkoari eta pertsonei irekitzen, eta, misiolarien istorioen bidez, ulertzen merezi duela gainerakoak maitatzeak, eta zuen denbora eta ahalegina besteei laguntzeko erabiltzeak.

supergesto revista

Misioarekin konprometituta dauden eta misiolariei lagundu nahi dieten nerabeei eta gazteei zuzendutako aldizkaria da Supergesto.

Legatu eta testamentu
solidarioa

UTZI ZURE ESKUZABALTASUNA MUNDUAN

Legatuaren edo oinordetzaren bidez, zure eskuzabaltasunak aztarna utziko du munduan, eta munduko behartsuenentzako laguntza ziurtatuko du.

Zure ahaideen ondorengotza-eskubideak errespetatuz, MISIOAK DONOSTIAren alde legatu edo oinordetza solidarioa egiteak herrialde behartsuenetan gosea arintzen, osasuna hobetzen, hezkuntza bermatzen eta gure elizbarrutiaren misioa gauzatzen lagunduko du.

Legatu edo oinordetza solidarioa testamentuan jaso behar da, notarioaren aurrean, eta zenbait modutan egin daiteke. Zure konfiantzazko notarioari eskatu diezaiokezu informazioa, edo guk ere azalduko dizugu zer urrats egin behar diren, honako datu hauek bidaltzen badizkiguzu: