Hil honen 21ean 37 urte beteko dira Alejandro Labaka gotzainak eta Ines Arango erlijiosak Ekuadorreko Amazonian bizitza eman zutela bertako biztanleen eskubideak defendatzeagatik. Haien oroimenez eta haien misioaren sustraiak berpizteko, 17. “kaminata” deituriko ekitaldia osatu dute Quitotik Cocaraino: 360 km, 12 egunetan oinez. Bertatik adierazten dutenez, oso esperientzia gogorra eta hunkigarria da eta honen sortzailea, Ekuadorren ia 40 urte daramazkin Txarli Azkona, kaputxino naparra. Harek “Oinez egiten diren gogojardunak” bezala ulertzen du ekimena. Honekin batera eta aurten laugarren aldiz, txirringaz ere burutu da “kaminata” hau. Urteurrenaren inguruan beste kaminata batzu ere antolatzen dira, Cocan, egun desberdinetan eta talde desberdinekin (katekesia, sozial pastoraltza, bikariatoko langileak, afroekuatoriarren pastoraltza, e.a.). Joan den igandean Alejandro eta Ines azken bidaia egin zuten helipuertoan 300 lagun bildu ziren meza ospatzeko eta bertan bazkaltzeko. Bestalde, gaur, uztailaren 20, Cocara iritsiko dira uztailaren 9an Quitotik abiatu zirenak eta bikariatoan harrera ona egingo diete. Ilunabarrean beila bat izango da musika emanaldi batez eta bihar, 21, Alejandro eta Inesen 37. urteurrena dela eta, meza ospatuko da non hango indigena taldeek parte hartuko duten.