Boluntarioak

Misioen Zerbitzuan

Donostiako Misioen Ordezkaritzak jasotzen ditu ebanjelizazioko eta garapen integraleko proiektuetan laguntzeko misiolari gipuzkoarrek aurkezten dituzten eskabideak.

Ia 200 misiolari arduratzen dira gure elizbarrutiak munduko beste eliza eta herri batzuekin ad gentes misioan duen konpromisoaz.

BOLUNTARIO IZAN NAHI DUT!
boluntariotza afrikan

Misio-taldea

  • Caritas Kooperazioa eta iparraldeko MEP ordezkaritzekin lankidetzan.
  • Misio-zentzu unibertsala sustatzen dute elizbarrutiaren pastoraltza arrunt osoan.
  • Xedea da misiolari-bokazioak piztea.
  • Prestakuntza- eta sentsibilizazio-taldeak sortzea.
  • Misio- eta lankidetza-testigantzak biltzea.
  • Justizia eta bakea sustatzen dituzten jarrera eta bizi-aukera ebanjelikoak bultzatzea.

Prestakuntza

Misio-animazioko ikastaroak misioetan eta lankidetzan interesa duen edonorentzat.
Hegoaldeko ahotsak: Afrikatik eta Amerikatik datozen testigantzak, kanpainetan lagunduko digutenak. Ingurunean gerora sentsibilizazioa gauzatzeko esperientziak.

boluntariotza afrikan

Udako esperientziak

  • Udako esperientzietan, pastoraltza-talde bat duen familia edo komunitate batek emango digu harrera, haien errealitatea ezagutu ahal izateko: bilerak, jarduerak eta antolaketa.
  • Horrela, Hegoaldeko errealitatea ezagutuko dugu, eta gure hausnarketa egiteko gai izango gara.
  • Misioetan edo proiekturen bati (hezkuntza, osasuna…) laguntzeko jardueraren batean parte hartuz gauzatzen da.
BOLUNTARIO IZAN NAHI DUT!

Egin zaitez

boluntario
Inoiz ez da berandu laguntzeko
LAGUNDU!