Gure

aldizkariak

revista los rios

Los Rios

Misio-arloko sentsibilizaziorako aldizkaria da; hainbat lekutatik eta zenbait ikuspegitatik datozen esperientziak eta gogoetak eskaintzen dizkigu, bost kontinenteetan bizi diren pertsonen, talde solidarioen eta misiolariren testigantzen bidez.

Errealitatea, pobrezia-egoerak eta bidegabekeriak jaso nahi ditu aldizkariak, eta, aldi berean, errealitate horri aurre egiteko balio duten esperientziak.

Banakako harpidetza: 15€/urte*

HARPIDETU NAHI DUT!
revista gesto iglesia

Gesto

Gesto betiko aldizkaria da, eta 40 urte daramatza zenbait belaunalditako haurrei laguntzen. Orain, Gesto zure aldizkaria izatea nahi dugu, besteak maitatuz eta behar duten horretan lagunduz bizitzeko nahia senti dezazun.

Aldizkaria jasotzeko, urtean 5 euro bakarrik ordaindu behar dituzu; ondo pasatzeko aukera emango dizu, eta misio-herrialdeetan bizi diren zu bezalako beste haur batzuen errealitatea ezagutzen lagunduko dizu.

supergesto revista

Super Gesto

Misioarekin konprometituta dauden eta misiolariei lagundu nahi dieten nerabeei eta gazteei zuzendutako aldizkaria da Supergesto. Aldizkariko artikuluen bidez, besteen zerbitzura bizi diren pertsonen bizitzak ezagutuko dituzue.

Misiolariek lan egiten duten herrialdeei buruzko informazioa ematen du, eta haien testigantzak eta elkarrizketak jasotzen. Gainera, haiei laguntzeko egiten ditugun misio-kanpainak azaltzen ditu.

 

* Eskatzen den gutxieneko prezioa da. Ekarpen handiagoa egin nahi baduzu ekonomikoki laguntzeko, adierazi harpidetza-inprimakian zer ekarpen egingo duzun.

Harpidetu

gure aldizkarietara

Harpidetu gure aldizkarietara, eta hilero jasoko dituzu etxean, eskolan edo parrokian. Gozatu istorio eta erreportajeekin, komikiekin, jolasekin, liburu- edo bideo-gomendioekin, Frantsizko aita santuaren hitzekin, lehiaketekin, sariekin, gutunekin… Adin guztietara egokitutako aldizkariak!

Aukeratu zure urteko kuota *
Beste aukera bat aukeratu baduzu, idatzi ordaindu nahi duzun kopurua.
Sartu ordainketak etxekotu nahi dituzun kontu-zenbakia

Zure laguntza ezinbestekoa da pobreziarekin amaitzeko

JARRI ZAITEZ HARREMANETAN GUREKIN!