missio zeintzuk gara

Animazioa

Misioak eta solidaritatea

Gure lanaren ardatz nagusia:

  • Misio- eta solidaritate-taldeei eta -ekimenei protagonismoa emanez.
  • Misio eta Kooperazio Ordezkaritzaren presentzia eta gertutasuna misio-bokazioak sortzen laguntzen duten talde horien prozesuetan.
  • Elizbarrutietako taldeak eta zentroak misio-lurraldeetako beste batzuekin lotzea, proiektu eta ekimen solidarioen bidez.
lankidetza elizan

Kanpainak

Misio-kanpainak misio-animaziorako tresnak dira, eta misio-lurraldeekin lankidetza ekonomikoa gauzatzeko tresnak.
Urtean zehar egiten dira, eta elizbarrutiko esparru guztiak sentsibilizatzea eta finkatutako bilketen bidez funtsak eskuratzea dute xede.

Ikusi
misiones missio

Lankidetza-proiektuak

Misioen eta Lankidetzarako Zerbitzuak proiektuak bideratzen eta laguntzen ditu, bai gure Euskal Elizbarrutietako Misioenak, bai beste talde eta kongregazio batzuenak ere.

Ikusi
missio

Misio-bidalketa

Elizak misiolaria izan behar du, Jesusen Eliza izango bada. Misio eta Kooperazio Ordezkaritzak bere gain hartzen du karismen misioetarako agenteak prestatzeko, laguntzeko eta bidaltzeko ardura.

Ikusi

Misio

kanpainak

HAUR MISIOLARIA

Haur Misiolaria Aita Santuaren Ekintza bat da; elkarrekiko laguntza sustatzen du mundu osoko haurren artean. Haur Misiolaria ekimenak paper protagonista ematen die haurrei misioetan: haiek dira agenteak, eta misio-lanaren emaileak eta hartzaileak.

“Haurrak haurrei laguntzen” lemapean, Haur Misiolaria fede- eta solidaritate-eskola bat da. Denbora arrunteko bigarren igandean egiten da jardunaldia.

Data: Urtarrila

Kanpaina ikusi

SAN JOSE KANPAINA: ELIZBARRUTIETAKO MISIOAK

Hiru euskal elizbarrutietan ospatzen da 1949. urteaz geroztik, martxoan, fededunak misio-lanean inplikatzeko eta gure elizbarrutietako misiolariak babesteko, bai eta misio-lurraldeetan fedea eta bizitza partekatzen dituzten komunitateak ere.

Data: Martxoa

Kanpaina ikusi

BOKAZIO NATIBOAK

1889an sortu zen Petri Apostoluaren Ekintza gisa, misio-lurraldeetan sortutako hainbat bokaziok aurre egin behar izaten dieten zailtasunei erantzun emateko. Xedea da bokazio bakar bat ere ez galtzea, baliabide faltagatik. Gaur egun, bokazioen aldeko otoitz-jardunaldiarekin batera ospatzen da jardunaldia.

Data: Maiatza

Kanpaina ikusi

DOMUND

Domund egunean, modu berezi batean, Eliza unibertsalak misiolarien alde egiten du otoitz, eta misioekin lankidetzan jarduten da, Fedearen Zabalkundearen Ekintza Pontifikalaren bidez. Mundu osoan ospatzen da, urriko, “misioen hilabeteko”, azken-aurreko igandean.

Data: Urria

Kanpaina ikusi

Lankidetza

proiektuak

Lankidetza solidaritateari aurpegia jartzea da, ahizpa ditugun beste eliza batzuekin, beste herri batzuekin, harremanetan jartzea. Kooperazio-proiektuak elizen arteko lankidetza-modu bat dira, berdintasun-harremanetan oinarrituak, egoera bidezkoago eta senideartekoago baterako aldaketak sustatzen dituztenak. Beste herri batzuekiko anaitasuna zehazten laguntzen digute proiektuek.
Proiektuei esker, gure elizbarrutiko taldeengana eta komunitateengana hurbildu, eta Hegoaldeko pertsonekin eta komunitateekin lot ditzakegu, Jesus pobreziaren erdian presente jarriz.
Honako hauek sustatzea xede duten proiektuei ematen zaie lehentasuna: erakundeak sendotzea, ahalduntzea, komunitatearen garapena, genero-ekitatea eta emakumeen ahalduntzea, zeharkako ardatz gisa.

Misio

igorpena

Elizak misiolaria izan behar du, Jesusen Eliza izango bada. Misio eta Kooperazio Ordezkaritzak bere gain hartzen du karismen misioetarako agenteak prestatzeko, laguntzeko eta bidaltzeko ardura: laikoak, apaizak eta erlijiosoak. Laguntza hori igorpena baino lehen, misio-lankidetzak irauten duen bitartean eta itzulitakoan gauzatzen da.

Inoiz ere ez da berandu laguntzeko.

LAGUNDU!