Urriaren 24an, asteartean,  On Fernando Prado, Donostiako gotzainak,  harrera egin zion On François Xavier Maroy Rusengo, Bukavuko artzapezpikuari (Kongoko E.D.) honek, Vatikanora egindako Ad Limina bisitaren ostean. Gure elizbarrutira etorri da, bere elizbarrutiko apaiza den, Jean Marie Mushagalusa bisitatzera. Horrezaz gain, gotzaindegiko bulegoak bisitatzeko aukera izan du, seminarioaren eraikinean eta Mikel Aranguren, Bikario Nagusiarekin eta elizbarrutiko Misio Ordezkaritzarekin bildu zen. Aipatzekoa da, 2023 urte honetan, Donostiako Misioek diruz lagundu dutela Bukavuko arkielizbarrutiaren apaizgaitegi txikirako ekipamendua erosteko.