Gure elizbarrutiko Irakaskuntzarako Ordezkaritza eta Elizbarrutiko Misio Ordezkaritzak zuengana jotzen dugu Gabonak direla eta, aurten ere, Gabonetako postalen lehiaketaren hamargarren edizioan parte hartzera gonbidatzeko.

Lehiaketa honen helburua jai hauen jatorrizko mezua lantzeko aukera ematea da, hau da, Jesus jaio dela ospatzea. Aurreko edizioetan dakizuenez, jarduera hau Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.

Oraingo honetan berrikuntza batzuk ditugu, lehiaketak bi modalitate izango dituelako:

  1. Bata Gabonak kristau tradizioan islatzen dituen marrazki bat da, gure kulturan hedatu diren baina tradizio horri ez dagozkion beste elementu batzuk gabe, hala nola Papa Noel, Santa Claus edo antzeko pertsonaiak.
  2. Bestea gutun bat idaztea da, postal horretan bertan, misiolari bati zuzendua, “Misiolariak, Jesus Haurraren lagunak” goiburuarekin. Orientabide gisa, gutun baten adibide bat erantsi dugu.

Bi modalitateak dituzten postalak egitera animatzen zaituztegu -bana orriaren alde banatan-, baina, zuen aukeren arabera, zuen ikasleak modalitate bakar bat egitera ere animatu ditzakezue. Formatua A4 edo A5 izan daiteke. Postalak, izena, kurtsoa eta ikastetxea adierazita, abenduaren 12a baino lehen bidali beharko dira Donostiako Gotzaindegiko Irakaskuntza Ordezkaritzara (Heriz pasealekua 82, 20008 – Donostia).

Jasotzen diren postal guztiak Artzain Onaren Katedralean egongo dira ikusgai Gabonetan zehar.

Sariak abenduaren 17an banatuko dira arratsaldeko meza amaitzean (18:00etan) Donostiako Artzain Onaren Katedralean.