Kaixo lagun:

Ondo izatea eta aurrean dugun ikasturte berri honetan, berriro ere, elkarlanean gogotsu jarraitu ahal izatea nahiko genuke.

Ikasturte hasiera honetan, eta Urriko hilabeteari begira, Domund eguneko (misio jardunaldi nagusia) jardunaldiarekin amaituko den ibilbide berezi bat proposatu nahi dugu. Misiolari eta misiolarien aldeko otoitza areagotzea, gure elizbarrutian misiolaritza sustatzea eta misioetarako gure ekarpen ekonomikoa egitea da helburua.

Hauxe aurtengorako aukeratutako leloa: “Nire lekukoak izango zarete”, Eg 1, 8-tik hartua. Berpiztuaren lekuko izateko gonbita da, Espiritu Santuaren indarraz “lurraren mugetaraino”, Frantzisko aita santuak Domund egunerako mezuan aldarrikatzen eta azaltzen duen bezala.

Aurten Pauline Jaricot gogoratuko dugu bereziki, frantses laikoa, misioetarako zuen gogo eta grinarekin, gaur egun Domund dena 1822an sortu, eta “Fedearen Zabalkundea” egitasmoa eratu zuena. Pauline Jaricot aurten, 2022ko maiatzaren 22an beatifikatu zuten.

 

 

Lerro hauekin batera, kanpainako materialak helarazten dizkizuegu eta Urrirako antolatu ditugun jardueretan parte hartzeko gonbita luzatzen:

 

– Hilak 7, ostirala:  19:00etan, Misio Bezperak Lasarteko Ama Brigiden Komentuan.

– Hilak 8, larunbata: Iparraldekoen Misio Topaketa Bilbon

-Hilak 21, ostirala: 1900etan Argiaren gaubeila Donostiako Santo Domingoko Monasterioan. Elizbarrutiko artziprestaldeetan ospakizun honekin bat egitera animatzen zaituztegu.

– Hilak 23, igandea: DOMUND jardunaldia. Eukaristia katedralean.

 

Urriaren 17tik 21erako astean, misiolari tailerrak egin ditzakezue ikastetxeetan eta parrokiako katekesietan.

Urriko hilabete honek misiolari izpiritua pizten lagunduko digun

 

 

Koldo Muro

Misioen eta Lankidetzarako Elizbarrutiko Zerbitzua

Aita Santuaren Misio Ekintzak