Gure elizbarrutian badirudi jende gehiena oporretan dagoela eta merezita, gainera, baina misioetan lanean jarraitzen dute eta abuztuan ere haien berriak iristen zaizkigu.

Joseba Bakaikoa kaputxino naparrak Aguaricon (Ekuadorren) Alejandro Labaka eta Ines Arangok hasitakoari jarraipena eman nahi dio haren kideekin: izan ere, joan den hilean Quito-Coca ibilaldia bultzatzen aritu ziren buru-belarri. Egun hauetan oihaneko elkarteen misioa prestatzen ari direla adierazten zigun.

Zumaiako Ángela Egañak Kamerungo Batseng’la herrixkaren inguruko osasuna hobetzen saiatzen ari dira euren ospitalean. Piskanaka eraikuntza, elektrizitatez eta urez hornitzen saiatzen ari dira hemengo elkartasunari esker.

Bestalde, Pemba (Mozambike)-ko misiolariek diotenez, beti erronka berriak hartzeko prest daude. Nesken etxearen ardura dute 2014 urtez geroztik, baina emakumeen alfabetatze lanean ere badabiltza. Ofelia Robledo erlijiosak adierazten duen bezala irakurketa eta idazketa lantzeaz gain, trebakuntza ematen diete familiaren bizimodua hobetzeko.