Urte berria dugu gure aurrean. Ezin ukatu etorkizun honek badituela berekin ilunaldi eta beldurrak, baina aukera berri bat eskaintzen zaigu “mundukide” bezala bizitzeko. Jainkoarekin bildurik, poz eta itxaropenez ematen diogu hasiera urte berriari. Zaila izan den urte zahar honetan elkartasuna eta misiogintza suspertzen jarraitu dugu, misiolari izateko modu berriak uztartu ditugu, proiektuak babestu, hainbat misiolariri harrera egin diogu.
- urte berri hau berri-berria datorkigu. Pozez eta itxaropenez emango diogu hasiera. Besteen beharrak gureak bezala senti ditzagula. Ez gaitezela hitzetan soilik gelditu; besteen aldeko ekintzak izan daitezela nagusi gure bizitzan.
Urteko gora-behera bakoitzean eta bide guztietan Jainkoaren aztarnak aurki ditzagula.
Misiolarien izenean eta Elizbarrutiko Misioak eta lankidetza Zerbitzua osatzen dugun guztion izenean,
URTE BERRI ON!