Bederatzigarren urtez jarraian, Aita Santuaren Ardurapeko Ekintza Misiolariak haur misiolarien lehiaketa abiarazi dute, “Zu argia zara mundurako!” leloarekin. Aurten, lelo hori islatuko duen marrazkia egin beharko duzue, eta asmakizuna, trazuaren, kolorearen edo teknologia berrien trebetasuna ebaluatuko dira. Datorren urtarrileko Haurtzaro Misiolariaren leloa “Jesusekin Jerusalemera” da. Argia mundurako! – Zer da marrazki baterako inspirazio hoberik, argia hain garrantzitsua izanik?

Banakako lehiaketa da, eta haurrek beren sormena eta trebetasun artistikoak erakutsi ahal izango dituzte marrazketa baten bidez, teknika plastiko tradizionalak erabiliz edo teknologia berriak erabiliz. Kategoria bakoitzeko txapeldunak tablet bat jasoko du;  bluetooth entzungailuak izango dira bigarrenentzat eta hirugarrenentzat. Saridun guztiek urteko doako harpidetza jasoko dute “Gesto” aldizkarirako . Kategoria bakoitzeko irabazleak datorren udan Nafarroan ospatuko den Haur Misiolarien Kanpamentuan izena emateko doako plaza bat ere jasoko du. Gainera, Gesto aldizkariaren udako edizioko azalean eta kontrazalean izango dira lan irabazleak.

Haur Misiolarien lehiaketan, elizbarruti guztietako lehen hezkuntzako haurrek parte hartu ahal izango dute, banaka. Lehiakide bakoitza, bere adinaren arabera, kategoria hauetan lehiatuko da:

1. kategoria: lehen Hezkuntzako 1. eta 3. maila bitarteko haurrentzat.

2. kategoria: lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat.

Marrazkiak jatorrizko A4 formatuan aurkeztu beharko dira eta aurkezteko azken eguna urtarrilaren 17a izango da. Parte-hartzaile bakoitzak adinez nagusia den arduradun bat izan beharko du ordezkari. Arduradun horrek bere eskolako, parrokiako edo familiako haurren lana aurkeztuko du.