Aurreko maiatzaren 31ean, Hego Sudanen misiolari lanetan dagoen Christopher Hartlley Sartorius apaizaren bisita izan genuen gure elizbarrutian. Cristopher, Toledoko elizbarrutiko apaiza, 30 urte luze eman ditu munduko hainbat lekutan besteen alde zerbitzu lanean. Bronx-en hasi zen Kalkutako Ama Teresarekin batera,  gero Dominikar Errepublikan  urte  batzuk eman ondoren, Gode, Etiopan egon zen 12 urte luzez, herri honetan ordura arte ez zen inolako apaiz katolikorik izan eta duela bi urtetik hona Hego Sudanen dago Tombura-Yambio elizbarrutian.

Gure Elizbarrutiko Misioen eta Lankidetzarako Zerbitzuak 8.000 €ko Laguntza eman dio Christopheri  Tombura-Tambioko elizbarrutiak  eraikitzen  ari den San Jose Apaizgaitegi txikiri laguntzeko.