
Patxi, lehenengoa ezkerretik
Uztailak 18, igandean misiolari laikoa den Patxi Izulain Ekuadorrera joango da, gure elizbarrutiak bidalita. Babahoyoko elizbarrutiko sozial pastoraltzak suspertzen duen Prestakuntza eta Lan Inklusio zentroan lan egingo du hurrengo hiru urteetan. Los Ríos probintziako desgaitasuna duten pertsonen lan sustapenerako eta enplegua sortzeko lagungarri izan nahi duen proiektua da.
Patxi, Lezon jaioa, Caritas-Gipuzkoako zuzendaria izan zen non apustu sendoa egin zuen Nazioarteko Lankidetzaren alde. Gaur egun Atzegin lan egiten du, desgaitasuna duten pertsonei arreta bermatuz.