70 urte baino gehiago darama “Los Ríos” aldizkariak misioen eta misiolarien berri ematen. Misio susperketarako garrantzitsua den tresna hau kalean da. 269. zenbaki honetan hainbat gai aurkituko duzu. Besteak beste:
- “Elkartasun urratsak” deituriko ekimena: Euskal Elizbarrutieko Misioen kanpainan ekimen hau proposatu zen hain berezi izan den ikasturte honetan diru-bilketa hutsean gera ez zedin. Misioetan (Ekuadorren, Mozambiken eta Bolivian) babesten diren hiru proiektu ezagutu, haien alde ibili eta laguntza emateko aukera izan genuen.
- Harremanetan: gure elizbarrutietako taldeek zein ikastetxeek misioen eta elkartasunaren alde bultzatzen dituzten ekitaldiak eta proiektuak ezagutarazi nahi ditugu atal honetan. Izan ere, zenbaki honetan Azpeitiko Iraurgi Ikastetxean sortutako “Jerusalema” proiektuaren nondik norakoak aurkituko dituzue
- Covid 19-aren inguruko gogoetak: Pandemiak denon bizimodua baldintzatu du 2020ko martxotik hona. Hori dela eta, “Los Ríos” aldizkariak azken zenbakietan gogoeta batzuk eskaini ditu ikuspegi desberdinetatik abiatuta. Oraingo honetan Hegoaldetik dator gogoeta Nigeriako sendagile baten eta Angolako irakasle baten esperientziatik egina.
“Los Ríos” aldizkarian hori eta gehiago azaltzen da. Etxean jaso nahi baduzu, egin zaitez harpidedun 943.42.77.54 telefonora deituz edo harpidetza orria bidaliz.