Donostiako San Bizente-Santa Maria Pastoral barrutiko neska-mutilek Lehenengo Jaunartzea egin dute maiatzean. Hori dela eta, hil honen 12an katekesi saioan El Alto-Boliviako 200 neska-mutilek eskolako materiala eskuratzeko proiektua aurkeztu zitzaien. Jaunartze egunean 28 neska-mutilek sobre batean eraman zuten euren ekarpena 895,40€ bilduz. Kopuru hau maiatzaren 26 eman zieten Misioak eta Lankidetzako arduradunei El Altora bidaltzeko.