Eguberri jaien atarian, hainbat ekimen antolatzen ari dira gure elizbarrutian elkartasuna sustatzeko. Izan ere, pandemiak sortutako egoera zail honetan, badaude munduan baldintza askoz larriagoak bizi dituzten lurraldeak. Haien ekimenekin horixe da  elizbarrutiko misio eta elkartasun taldeek adierazi nahi dutena.

Deban, kooperazio taldearen eskutik, elkartasun dendak ateak zabaldu zituen abenduaren 1ean urtarrilaren 5era arte. Bertan aurki daitezke Bidezko Merkataritzako elikagaiak eta eskulanak.

Tokia: Portu kalean (Udalzaingoaren aurrean)

Ordutegia: 17:00 – 20:00 (astean zehar) eta 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00 (larunbat eta igandeetan)

Oñatin ere, elkartasuna adierazteko aukera izan dute bertakoek. Larunbat goizean herriko plazan antolatutako elkartasun azokak arrakasta handia izan zuen eta igandean ere Hator-hator kontzertuak misio taldeak Ginean duen proiektuaren aldeko dirua jaso zuen.