Gaur Karitateko Misiolari Anaiak bisitatu ditugu Kiberako suburbioan, Nairobi. Anai hauek eskoletan jasotzen dituzte Kiberan eskolara joan gabe ibiltzen diren haurrak. Han, harrera egiten diete eta doako hezkuntza eskaintzen diete, gurasoek ezin dutelako inolako gasturik beren gain hartu. Gainera, gosaria eta bazkari txiki bat eskaintzen dizkiete. Anai hauek Ama Teresa de Calcutak sortu zituen. Momentu honetan hiru eskola dituzte, eta bertan bi urtetik lehen Hezkuntzako lehen ziklora bitarteko haurrak hartzen dituzte. Donostiako misioek premiazko laguntza-eskaera bat jaso dute, haur horien elikadura-kostua bere gain hartu ahal izateko.