Joseba Bakaikoa, apaiz kaputxinoa, izatez naparra baina azken urteotan lan handia egin du gure elizabarrutian Misioak eta Lankidetzarako Zerbitzuarekin batera. Beizaman jaioa eta Amazonian lantzaz josita hil zen Alejandro Labaka gotzaina zenaren nortasuna eta Ekuadorreko indigenen aldeko bizimodua ezagutaraztea izan da Josebaren helburua Donostiara iritsi zen geroztik. Benetan eskertzekoa da Misio Susperketan egin duen lana, baina 2017. urtean Ekuadorreko Amazonian 6 hilabete eman ondoren, haren gogoak eta bihotza Amazoniara begira zeuden. Gaur, irailak 9an Ekuadorrera abiatu da hiru urtetarako eta Aguaricoko misioan kaputxinoek duten anaidi batean biziko da. Bertan pastoral-lana egingo du eta aurreko destinoetan bezala, hango ospitalean ere laguntza eskainiko du.

Joan den ostegunean hainbat langile eta boluntario bildu ziren Misioak eta Lankidetzako egoitzan despedida moduko topaketan hoberena opatzeko. Hemendik aurrera errazago izango da Aguarico eta gure elizbarrutiaren arteko zubia sendotzea. Laster arte!