ISIDRO UZKUDUN

 

Datu biografikoak

R Pasai Antxo (Gipuzkoa) 1931/01/24 – U Mugina (Ruanda) 2000/06/10

7 anai-arrebetatik laugarrena zen Isidro. Haren ama, Maria Pouso, oso emakume ekintzailea zen. Isidrok amarengan erretratatuta ikusten zuen bere burua.

14 urte zituela sartu zen seminarioan, eta 1957ko abuztuaren 4an apaiztu.

Jacan, Guadalajaran eta Saturrarango seminarioetako hezitzaile gisa jardun ostean, 1964ko urrian Ruandara abiatu zen misiolari bezala, eta han pastoral lana eta heziketa lana egin zituen, biak batera. 2000ko ekainaren 10ean hil zuten, genozidioaren garai gatazkatsuaren ondoren, buruan emandako tiro batez.

 

 

Balioak eta bete nahiak

Eskuzabala eta laguntzeko beti prest.

Inkonformismoa.

Izaeraz alaia eta irekia. Jendearekin harremanak izateko gaitasuna.

Kirolzalea eta abenturazalea

Hezitzailea. Uste osoa zuen hezkuntzak bakarrik salbatuko zituela Ruandako gazteak.

 

Esaldiak

“ Ez dut joan nahi, baina ezin naiz joan gabe geratu”.

“Zeure buruaz ahaztea eta besteei dedikatzea da Jesusek proposatutako erremedio ebanjeliko bakarra bizitza salbatzeko, bizitzaz gozatzeko eta fruitua emanarazteko”.

“Misiolari gisa Ruandara joateko ausarta banintz bezala begiratzen didazuenoi, esan nahi dizuet ez naizela inongo heroia. Inork ezin du lehen bezala jardun Kristorekin harremana izan ondoren”.