Aurrekariak

Konfinamendu garaian, MASAKA KIDS izeneko bideoak, Iraurgi Ikastetxeko irakasleen arreta piztu zuen eta ikasturte berria hasterako senidetze-proiektu bat planifikazioan txertatzeko lehen pausoak ematen hasi zen. Bideo horretako dantzaren bidez, jatorrizko bideoaren egile ziren umezurtz-etxe bateko umeen errealitatea ezagutzea izango zen helburu nagusia. Erronka handi honi ekiteko ezinbestekoa zen proiektu sendo bat sortzea eta JERUSALEMA izena ezarri zioten.

 

Proiektua martxan

Pausoak ematen jarraitu zuten eta Elizbarrutiko Misio arduradunarekin, Koldorekin, harremanetan jarri ziren proiektua azalduz. Berehala Pemba-Mozambikeko umezurtz-tegiko arduradunarekin harremanetan hasi ziren. Pausu garrantzitsua izan zen, dagoeneko proiektuak bazuen norabide bat, MOZAMBIKEko PEMBA herriko umezurtz-tegia.

Abenduaren hasieran Pembako lagunen bideo zoragarri bat iritsi zitzaien! Jerusalema dantza dantzatu eta Azpeitiara bidali zuten. Ikasturtean zehar hainbat ekitaldi antolatu dute Pembako umezurtz-etxearekin kolaboratzeko (jaialdia, otarre baten zozketa…)

 

Harremanetan jarraitu nahirik

Maiatza arte ez dute oparia eskuz entregatzeko aukerarik izan. Maiatzaren 17/18an Mony eta Morena erlijiosak Iraurgira joan ziren bisitan eta Lehen Mailako neska-mutil guztiekin egoteko aukera izan zuten. Esperientzia bikaina izan zen eta zuzenean ikasleen eskutik jaso zuten txeke erraldoia. Itxaropenez eta ilusioz beteriko aurpegi hauek lagunduko diete datorren ikasturteko lana planifikatzen. Azpeititik Pembara, Pembatik Azpeitira, harremanak sakontzen jarraituko dute!