Berastegin eta inguruan badakite zer den lurralde behartsuekiko elkartasuna adieraztea. Afrikatik eta Amerikatik iristen diren testigantzak gogoz entzuten dituzte beti. Bertako erretoreak eta katekistek harrera ona egiten dute eta neska-mutilen elkartasuna suspertzen saiatzen dira.
Duela egun batzuk Berastegin, Elduainen eta Berrobin Lehenengo Jaunartzeak izan ziren, bizimodu larriago dutenak ez ahazteko aukera aparta. Pemba, Mozambikeko nesken etxeko egoera ezagutu zutenean proiektuan parte hartu nahi izan zuten 270€ bilduz. Horrelako keinu txikiek elkartasuna josten dute eta senideen arteko mundua eraikitzen laguntzen dute.