2021eko abenduaren 7an Francisco Aita Santuak On Jose Ignazio Munilla Orihuela-Alicanteko gotzain izendatu zuen. Ordurarte eta 12 urtez On Jose Ignazio Donostiako gotzaina izan da. Urte hauetan hainbat misio lurraldetara joan da bertako elizei haren gertutasuna adierazteko. Otsailaren 12an, Orihuela-Alicanteko elizbarrutiaren ardura hartu zuenean, Espainiako Nuntziatura apostolikoak jakinarazi zuenez, Francisco Pérez Monsinorea, Iruñeko artzapezpikua izendatu zuen Aita Santuak Donostiako Elizbarrutiko Administratzaile apostoliko. On Francisco Pérez OMPko zuzendari nazionala izan zen 2001 urtetik 2006 urtera. Orain, Administratzaile apostoliko bezala, idazki bat zuzendu die Donostiako eliztarrei.

Atzo, 2022ko otsailaren 16a, Donostiako Elizbarrutiko seminarioko kaperan ospatu zen ekitaldi solemnean, Francisco Pérez González Iruña eta Tuterako Artzapezpikuak Donostiako Elizbarrutiko administrari apostoliko kargua hartu zuela ospatu zen.

On Francisco Pérez Donostiako eliztarrei