Debako Kooperazio taldeak lanean jarraitzen du pandemia garai honetan. Hainbat urtetan antolatu dituzten ekitaldiak bertan behera utzi behar izan dituzte, baina azken bi asteburu hauetan Bidezko Merkataritzako postuak jarri dituzte Itziarren eta Deban bertako jendearengan sentsibilizazioa lantzeko. Uztailaren 4ean Itziarren izan zen eta 10-11 asteburuan, Deban jarri zuten postua taldeko 10 lagunek parte hartuz.

Gerturatu zirenek elikagaiak eta eskulanak erosteko aukera izan zuten. Jendea pilatu gabe, arrakasta izan zuen ekimenak antolatzaileen iritziz.