Horrela dio aurtengo Domund Eguneko goiburua, baina ez genuke Domund diru-eske hutsean geratzea nahi. Horregatik egun hauetan misiolariei begira jarriko gara haien testigantza eman dezaten.

 

Antxon Serrano misiolari xabiertarra da, duela 55 urte Ordizian jaioa. Udako hilabeteak familiarekin oporretan pasa ditu. Irailean Txad-era bueltatu zen misio-lanean jarraitzeko.

 

Uztailean Misioak eta Lankidetzako egoitzara etorri zen bisitan eta berarekin hitz egiteko aukera izan genuen. Antxon 1996. Urtean iritsi zen Txad-era eta bertan bi etapa egin ditu: 8 urte eta 6 urte. Misioa Bongorren kokatzen da, lurraldeko hegoaldean. Hiriak 40.000 biztanle ditu. Han hainbat lurraldetako misiolarik osatzen dute elkartea, senide- testigantza emanez. Elizbarrutiko bi irratietan lan egiten du eta institutuko irakaslea da. Izan ere, berak adierazten zuenez gazteak dira haien lehentasuna biztanleen %eko 54a 18 urte baino gazteagoak dira. Gazte askok kristau izan nahi dute beste zerbait nahi dutelako eta elizak ospe handia duelako. Kristau elkartea oso gaztea da non gehiengoa neskak diren. Lurraldean %eko 20 dira kristauak, baina hegoaldean kopurua handiagoa da, %eko 70a gutxi gora behera.

 

Elizbarrutiko Misioak eta Lankidetza Zerbitzutik bizitza-esperientzia elkarbanatzen duten misiolarien bisita eskertzen dugu. Aukera aparta da elizbarrutiaren eta misiolarien arteko komunikazio eta elkartsun zubiak eraikitzen jarraitzeko.