Uztailaren 21ean 34 urte bete dira Alejandro Labaka gotzain kaputxinoa eta Ines Arango ahizpa kaputxina hirugarrendarra Ekuadorreko Amazonian akabatu zutela.
Alejandro Labaka Ugarte 1920ko apirilaren 19an jaio zen Beizaman (Gipuzkoa). Landa giro honek haren izaera sakonki markatu zuen. Fraide kaputxino bezala, Txinara destinatua izatea eskatu zuen. Bertara joan zen 1947an eta han jarraitu zuen 1953ra arte. Txinako misioak harengan utzi zuen arrastoak bizitza osoan iraun zuen.
Bizitzarorik luzeena Ekuadorren eman zuen, 1954etik 1987ra arte. Lehenengo urteak Mendialdean eta Kostaldean bizi izan zituen, baina 1965ean Aguaricora iritsi zenean, benetako misio bokazioa aurkitu zuen Amazoniako herri ezkutuekin harremanetan. Han misiogintzarako beste aukera bat sortu zen: Hitzaren haziak. Eredu honen ondorioz, Alejandrok indigenak maitatu eta errespetatu zituen bizitza eman arte. Bai Alejandro, bai Ines txabola tagaeri baten atarian lantzaz josita hilik agertu ziren eta haien gorpuak Cocako katedralean lurperatu zituzten.
Alejandro eta Inesen testigantzak gure begirada eta konpromisoa Amazoniako herri ahaztuengan jartzera bultzatzen gaitu eta gertatzen ari diren gehiegikeriak salatzera.
Haien omenez, uztailaren 25 igandean meza bat ospatuko da Beizaman goizeko 10etan.
Leave A Comment