KULTURA MONTUBIARRAREN SUSTAPENA
San Isidro, Manabí probintzian (Ekuador). Euskal Elizbarrutiko Misioek bidalitako Gasteizko Elizbarrutiko bi apaiz misiolarik bideratzen dute proiektua. Xedea da kultura montubiarraren zenbait alderdi berreskuratzea, eta balioa ematea. Horretarako, nagusien jakinduria biltzen dute, eta haurrei eta gazteei helarazteko moduak bilatzen dituzte. Proiektuaren xedea da museo etnografiko bat sortzea, San Isidroko komunitate osoa protagonista dela.
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko elizbarrutietan, misio-hilabetea da martxoa. Misioen elizbarruti-arteko kanpaina, dakigunez, 19an ospatzen da, San Jose egunean, eta, oraingoan, lema hau aukeratu dugu: «La Misión es Fraternidad» «Misioa Senidetasuna da».
Aurten, kanpaina osoa baldintzatuko duen egoera batetik abiatzen gara berriz. Gaur egungo egoera dela eta, komunikatzeko modu berriak bilatu behar ditugu, misio-animaziorako modu berriak.
3 helburu espezifiko finkatu ditugu edizio honetarako:
- Misio-arloa balioestea eta dinamizatzea. Misioaren dimentsio unibertsala ikusarazi nahi dugu.
- Misio-errealitatea itxaropen-iturri gisa adieraztea. Misiolariek kristau-komunitateekin batera bizi eta lan egiten dute, herriarekin batera, mundu bidezkoago eta senideartekoago bat eraikitzeko, Jainkoaren Erreinua.
- Misioaren senidetasun-zentzua barneratzea, Frantzisko aita santuaren Fratelli Tutti oinarri hartuta.
Gaur egungo egoera honetan, indarra eman nahi diegu sare sozialei, eta online egin daitezkeen jarduerak proposatu nahi ditugu. Horretarako, Euskal Elizbarrutiko Misioen zenbait proiekturen aldeko ibilaldi birtual bat antolatu dugu.
Urrats solidarioak izango dira, eta garizumako ostiral bakoitzean egingo dira. Misiolariek leku bakoitzean nola lan egiten duten jakiteko aukera ona da: Elizbarrutiko Misioen proiektu esanguratsuak aurkeztea, elizen eta herrien arteko senidetasunaren erakusgarri.
Misiolariengandik oso gertu ez dauden pertsonengana iristeko modu ona da gainera, proiektuen eta zuzeneko testigantzen bidez, proiektu horien protagonista diren pertsonekin solidarizatu daitezen.
MISIOA SENIDETASUNA dela jakiteko aukera ona.
Pobretuen alde egitea:
Haur umezurtzak harreran hartzen dituzten emakume alargunak; hori ere senidetasuna da. (Wamamas, Kongoko ED)
Ez duzun hori ere ematea, pandemian zehar familia bati laguntzeko; hori ere senidetasuna da.
Gizakien duintasuna eta berdintasuna aitortzea:
Arroza partekatzea, maitasuna ematea elkarri, gozamena eta poza lantzea, elkarrizketa, irudimena, edertasuna, komunitatearekiko konfiantza; hori ere senidetasuna da.
“Salba dadila ahal duena” formula neoliberal nagusia gainditu behar dugu, eta “elkartuta gehiago gara” komunitate-proiektuaren oihua aldarrikatu; hori ere senidetasuna da. (Juan Mari Bautista, Sinaí mendia -Ekuador.)
San Jose eliza unibertsalaren zaindari izendatu zeneko 150. urteurren honetan, har dezagun Jose eredu: gogorarazten digu hasiera batean ezkutuan edo “bigarren lerroan” daudenek protagonismo izugarria dutela salbazioaren historian. Horiei guztiei zuzenduta ‒hala dio aita santuak Patris Corde gutun apostolikoan‒, aitormen eta esker oneko hitzak. Horien artean daude misiolariak, pastoraltza-agenteak eta komunitateetako katekistak. Pobreenen alde lan egiten dute, beren ahaleginak herriarenarekin batuta, une zailetan hor egonez, patua partekatuz, pobreen fede sinple baina sakonetik ikasiz, haien borrokak, pazientzia eta erresistentzia partekatuz. Misiolariak, itxaropen-iturri dira, eta agerian uzten dute misioa senidetasuna dela.
Datozen egunotan azalduko dugu nola parte hartu daitekeen «Pasos Solidarios» «Elkartasun Urratsak» ibilaldi birtualean.
INORMAZIO-LIBURUXKAK
- FOLLETO GASTEIZ 2021
- BILBOKO LIBURUXKA 2021 LIBURUXKA GAZTELANIAZ ZUZEND
- ELIZBARRUTIKO MISIOEN KANPAINA 2021 21 02 19
- LAGUNDU COLABORA
ERREFERENTZIAZKO TESTUAK