Project Description
Elikadura-laguntza Idjwi hegoaldeko gaizki elikatutako haurrentzat

PROIEKTUAREN XEHETASUNAK
Urtea: 2020
Herrialdea/Kontinentea: KONGO/AFRIKA
Lekua: IDJWI HEGOALDEKO UHARTE ‒ KIVU
Erakundea: IDJWI HEGOALDEKO UHARTE ‒ KIVU
Ekarpena: 8.050€
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Proiektu honen xedea da haziak erosteko dirulaguntza bat lortzea. Hazi horiek erein egingo dira, eta, horrela, modu jasangarrian, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako elikagaiak lortuko dira, bestela lortzen ez dituztenak.
Amaierako xedea da haurren desnutrizioaren aurka borrokatzea, gaizki elikatutako haur horien familiei eta etxeetara haziak eta aitzurrak emanez, haziak erein ditzaten. Horrela, beren elikadura-beharrei aurre egin ahal izango diete, eta autonomia lortuko dute, gutxienez, bi edo hiru labore-denboralditan zehar.
Onuradun zuzenak 100 haur dira, eta zeharkako onuradunak 1.000 pertsona inguru. Honako hazi hauek erosiko dira laguntzaren bidez: lekak, eta haien indabak; soja, artoa eta manioka batez ere, haien elikaduraren oinarria baitira.