Sakramentu Santuko Mertzedariek lanean jarraitzen dute Pembako harrera Etxean. Covid19-en pandemiak ere bere eragina izan zuen, baina kutsadurak kontrolatu ahal izan zituzten. Hala ere, Pembako biztanleek beste birus batzu pairatzen dituzte: gosea, analfabetismoa, malaria, HIESA, desnutrizioa…
Mozambike, Afrikako beste lurralde batzuk bezala, aberastasun natural ugari ditu, baina, 2017 urtean, iparraldean biolentzia-bolada hasi zenetik, krisi humanitarioan murgilduta bizi da.
Zazpirehun mila lagun ihes egin zuten: landa eremura, kanpa-dendetan edo senideekin bizitzera. Berrehun mila lagun baino gehiago desagertu dira. Mertzedarien etxetik gertu familia batzuk daude biolentziatik ihes iritsi zirenak.
Lau urte hauetan zehar Eliza ahots profetikoa izan da zuzengabekeria hauek salatuz. Gatazka inguruan bizi ziren misiolariak alde egin behar izan zuten haien misioak utzirik. Horietako batzuk suntsitu egin zituzten islamista-taldeek.
Elizak eta beste hainbat erakundek eremuetan bizi diren errefuxiatuei laguntzen diete, baldintza penagarrietan baitaude.
Ofelia ahizpak horrela adierazten zuen bere idazkian:
“Gu Pembako kanpoaldean bizi gara (Pemba Cabo Delgadoko hiriburua da). Hiri txiki hau ere mehatxatuta dago. Misiolari guztiok ziurgabetasunean eta erasotua izango ote garen alerta-egoeran bizi gara.
Guk lan humanitarioa eginez jarraitzen dugu. Orain errefuxiatuen eta errefuxiatuak ez direnen neska-mutilez arduratzen gara guztiak integratu nahi ditugulako. Gure misioa, guregandik gertu bizi den jendearentzat erreferentzia bat da.
Beldurrak ez gaitzala geldiarazi elkartea eta senidetasuna sortzen eta sufritzen ari diren senideei laguntzen jarraitzeko… Ongiak gaizkia menderatu behar du”.