Maiatzaren 25ean Afrikaren Eguna ospatzen da. Egun hau, 1963ko maiatzaren 25ean hasi zen ospatzen, Afirkako 32 herrialdetako agintariek Addis Abeban Afrikako Batasunaren Erakundea delakoa eratu zutenean. Egun hori garrantzi handikoa izan zen Afrika eta bertako biztanleentzat historia berriaren hastepena izan zelako, berezko herritartasun, gizarte eta kultura lortuz. Horren ondorioz, egun hau Afrikako Munduko Eguna bihurtu da. Egun hoentan orain arte  Afrikak lortu duenaz gain etorkizunari begira dituen erronkaz hausnartzen dugu.