Kangemi suburbioa (Nairobi) bisitatzen. Kangemi Resource Centre gizarte-zentroa.
Gizarte-erakunde horretan inguruko eskoletako haurrak joaten dira, eta liburutegiko gune bat, informatika-eskola bat eta nutrizio-gosari bat eskaintzen dizkiete. Zentro horretan, Caritas Gipuzkoak zentroaren eta inguruetako biztanleen edateko ura hornitzeko putzua finantzatu zuen. Putzua zulatzeak eta ur-hornidurako sistemak 30.000 €-ko kostua izan zuten. Gainera, Donostiako Misioak zentroa urtean 1.200 eurorekin finantzatzen du 120 haurrentzako haur-gosaria.
Egun horretan bertan, Prosperity Primary School haur-eskola bisitatu dugu. Donostiako Misioek haur-gosaria finantzatzen dute, 215 haurrentzako 1.700 €-rekin.
donde Misiones de San Sebastián financia el desayuno infantil con 1.700 € para 215 niños.