Elizbarrutiko Misioak eta Lankidetza Zerbitzuaren arduraduna den Koldo Muro Keniara joan da hil honen 16tik 26arte proiektuen jarraipena egiteko. Izan ere, bertan hainbat erlijioso elkarterekin eta misiolariekin kolaboratzen da.

 

Hilak 17. Kawangare behe-auzoko Lanbide heziketarako Eskola bisitatu. Zentro horretako 25 neskek jasotzen dute diru-laguntza Caritas-Gipuzkoako diruetatik.

 

Hilak 18. Kangemi behe-auzoko hiru proiektu txiki bisitatu elizbarrutiko Misioak eta Lankidetza Zerbitzuak bertan kolaboratzen baitu.

  • Kanyorosa Primary School eskolan gosarirako laguntza jasotzen dute 225 haurrentzat. Eskolan gosari elikagarria eskaintzen zaie goiz erdian eta horietako askok ez dute ezer gehiago jaten hurrengo egunera arte. Horretarako Elizbarrutietako Misioak 2.300€ ematen du urtero.
  • Sweet Angel Eskola: haur eskolei laguntzeko programa barruan, 161 haurrei laguntzen zaie Misioetatik 1.600€ren bidez.
  • 13 gazteen graduazio-ospakizunean parte hartu, diru-laguntzari esker lanbide heziketa eskolan ikasi baitute. Caritas-Gipuzkoak 6.000€ko diru-laguntza eman du.

Hilak 19 eta 20. Bi umezurtz-etxe bisitatu.

  • Elementaita herrian Jesus Haurtxoaren Santa Teresaren erlijiosek etxea eskaintzen diete seropositiboak diren neskatilei. Donostiako Misioek 8.000€ko laguntza ematen du neska hauen elikadurarako.

Nyhaururun Dimesse Ahizpek abandonatutako haurrak hartzen dituzte Talitha Kum etxean. Kasu honetan ere urteko 6.000€ jasotzen dute elikadurarako.