Otsailak 28an Paulino Betelu hil zen Donostiako etxean 88 urte zituela. Gaztarotik, Eduardo Aguirre misiolari donostiarraren laguna, Paulino oso ezaguna eta maitatua zen. Eduardorekin batera Kristaudi Ikastaroetan parte hartu zuen eta Eduardo Seminariora joan zenean, Paulinok Uliazpi erakundean laguntzen jarraitu zuen neska-mutil ezinduen lanean eliz-jarduerak utzi gabe. Urteen joan etorrian, Eduardo Aguirre apaiz misiolari gisa, Ekuadorrera abiatu zenean, Paulino ere hainbat denboraldi egin zituen Ekuadorren pastoral ekitaldietan laguntzeko: neska-mutilen jangela, neska-mutil berezien arreta… Babahoyoko Erlijiosa Marianiten etxean bizi diren neskentzako bekak sustatu zituen. Haren izaera irekia eta apalarengatik Elizbarrutietako Misioetako misiolarien laguna bihurtu zen.