Orain dela aste batzuk Sor Angelaren bisita izan genuen gure Elizbarrutian.
Sor Angela Egaña Mariaren Mirabea da, Zumaian jaioa. 2011tik Kamerunen misiolari bezala, Batseng’la eskualdeko ospitalean ari da lanean. Ospitalea hiri nagusitik urruti samar dago, landa-eremuan. Nakazariei ematen die osasun-arreta; bereziki, erditzeko, sukar tifoidea eta malaria sendatzeko eta hango bidexka malkartsuetan gertaturiko traumatismoak artatzeko.
Kamerunen ze nolako egoera bizitzen duten argitzen digu Koldo Muro gure Delegatuarekin duen elkarrizketa batean.
Hemen uzten dizuegu elkarrizketa.