Elizbarrutietako Misioak eta Gipuzkoa-Los Ríos Fundazioak (FUNGILOR) Ekuadorreko “Las Mercedes” Prestakuntza eta Lan Inklusio Zentroa sustatzen dute.

Los Ríos probintziako desgaitasuna duten pertsonen lan sustapenerako eta enplegua sortzeko lagungarri izan nahi duen proiektua da. Horretarako, Elizbarrutiak emandako Las Mercedes artisau zentro zaharreko zati bat birgaitu da Babahoyon. Carmeneko (Ricaurte) eta Fundunako (Babahoyo) Eskola Berezietako ikasleek etorkizunerako alternatiba izango dute horrela Enplegu Zentro Berezia sortuz.

Duela gutxi Eduardo Agirrek, Babahoyoko elizbarrutiko misiolaria izan zenak, Jose Antonio Agirrek, FUNGILOReko presidenteak eta Patxi Izulainek, 3 urtez misiolari laiko gisa joango dena, Los Ríosera bidaiatu zuten Zentroaren bedeinkapena eta inaugurazioa zela eta Skiper Yánez gotzainak eta bertako agintari guztiek parte hartu zuten.