Project Description

Haurrei laguntzeko zentroak sortzea

missio boluntariotza

PROIEKTUAREN XEHETASUNAK

Urtea: 2020

Herrialdea/Kontinentea: KENIA/AFRIKA

Lekua:  TURKANA

Erakundea: MARIAREN ALABAK

Ekarpena: 10.000€ urteko

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Mariaren Alabek haurreskolen sistema bat sortu dute Turkana inguruan. Turkana herria gutxiengo etnikoa dira, eta muturreko azpigarapen-egoeran bizi dira, biziraupen-ekonomia batean. Proiektuan, haurrei laguntzeko zentroak (haurtzaindegiak) sortu dituzte, herri horretako 7 urtetik beherako adingabeak zaintzen laguntzeko familiei. Zentro horien xede nagusia da haurrei egunean bi otordu ematea, bai eta oinarrizko haur-hezkuntza ere. Orobat, amak nekazaritzan eta diru-sarrerak ematen dituzten jardueretan gaitzea. Arabako misio-taldeen eta Gipuzkoako Misioen funtsaren laguntzarekin finantzatzen da proiektu hau.

LAGUNDU