Elizbarrutiko Misioen eta
Lankidetzarako Ordezkaritza
Gure Donostiako Elizbarrutiaren misiorako eta nazioarteko solidaritaterako bokazioari erantzuten dion erakundea da. Honako hauek dira gure lehentasun estrategikoak: misio-animazioa, elizen arteko lankidetza, prestakuntza eta komunikazioa.
Misio eta Lankidetzarako ordezkaritza honako hauek osatzen dute:
- Euskal Elizbarrutietako Misioak-Donostia.
- Aita Santuaren Misio Ekintzak.
Euskal Elizbarrutietako Misioak-Donostia
Euskal Elizbarrutietako Misioak 1948an sortu zen; misio-lurralde baten ardura eman zitzaien Bilboko, Donostiako eta Gasteizko gure elizbarrutiei. Urteek aurrera egin ahala, eredua aldatuz joan da. Alabaina, Euskal Elizbarrutietako Misioak-Donostia gure elizbarrutian sortzen den misio-bokazio oro bideratzen ahalegintzen da.
Aita Santuaren Misio Ekintzak (AME)
Aita Santuaren Misio Ekintzak (AME) Eliza unibertsalaren eta Eliza bakoitzaren erakunde bat dira, misiolariei mundu osoan zehar egiten duten ebanjelizatzeko eta sustapen sozialeko lanean sortzen zaizkien behar handiei erantzutea xede dutenak. Lau ekintzaz osatuta daude: DOMUND, Haur Misiolaria,Bokazio Natiboak eta Misio Batasun Pontifikala. MEPek Solidaritate Funts Unibertsal bat dute, eta horra iristen dira fededunen ekarpenak. Aita santua da AMEen arduradun gorena.