Egin dohaintza bat
edo egin zaitez bazkide!

Eman dohaina
Eman zure laguntza gehien behar dutenei. Zure ekarpena ezinbestekoa izango da behar duenarentzat!
Dohaina eman nahi izanez gero, bazkide diren banketxeetan, gure bulegoetan edo Bizum bidez egin dezakezu.
MISSIO Misioak eta Kooperazioa elkarteari egiten zaizkion dohainek zergak arintzeko balio dute, indarreko legedian xedatutakoarekin bat.
Aukeratu zuretzat egokiena den modua:
Kutxabank: ES20 2095 5001 0510 60685889
LaboralKutxa: ES12 3035 0060 4106 00704166
Caixabank: ES05 2100 8686 8002 00023922
Egin zaitez bazkide
Bazkide egiten bazara, jende gehiagori lagunduko diozu aurrera ateratzen eta bizitza duina izaten. Zure laguntza funtsezkoa da pobrezia desagerrarazteko. MISSIO Misioen eta Lankidetza Zerbitzuari egiten zaizkion dohainek zergak arintzeko balio dute, indarreko legedian xedatutakoarekin bat.
Mila esker!
Egin zaitez
bazkide

Harpidetu gure
aldizkarietara
1949an sortu zen, Elizbarrutiko Misioen esparruko lehenengo misiolari haien gutun gisa.
Misio-arloko sentsibilizazio-tresna da; hainbat lekutatik eta zenbait ikuspegitatik iritsitako esperientziak eta gogoetan eskaintzen ditu, eta pobrezia- eta bidegabekeria-egoerak jasotzen ditu. Halaber, egoera horiei erantzun emateko esperientziak ere biltzen ditu.
Haurren misio-aldizkaria da Gesto. Betiko aldizkaria, zure gurasoek edo izeba-osabek irakurtzen zutena, baina zuentzat, gaur egungo haurrentzat, berritua.
Ondo pasatzeaz gainera, munduan zer gertatzen den jakiten lagunduko diezue aldizkariak, zuen begiak Jainkoari eta pertsonei irekitzen, eta, misiolarien istorioen bidez, ulertzen merezi duela gainerakoak maitatzeak, eta zuen denbora eta ahalegina besteei laguntzeko erabiltzeak.
Misioarekin konprometituta dauden eta misiolariei lagundu nahi dieten nerabeei eta gazteei zuzendutako aldizkaria da Supergesto.